|
Popular Keywords: old books, old book, cook books, poetry, find books, travel books, book search, bargain books, cheap books, inexpensive books, book compare, book comparison, comics, books and collectibles book, books, new books, new book, used books, used book, rare books, rare book, second hand books, second hand book, out of print books, out of print book, textbooks, used textbooks, cheap textbooks, college textbooks
Euskara
Sarrera
Bigarren sei-hilabete honetan Wikipedia erabiltzen hasiak gara, baina , zertan datza Wikipedia deituriko ikaslan berri hau? Taldeetan bildurik, gai baten inguruan lana bilatu behar dugu, Interneten bidez ahalegia.
Niri, arauetan oinarritutako itzulpenaren inguruan informazioa bilatzea egokitu zait.Beraz, hemengoa da nire lanaren lehenengo pausoa, eta hona hemen jarraipena.
Euskal itzulpengintza bereziki eta itzulpengintza orokorraren garrantzia zein arautegia
Euskal Herriari dagokionez, beste edozein herrialderen kasuan bezalaxe, iraganeko interpretaritzaren alorrean kokatu behar da translazioaren hasiera, nahiz eta horren inguruan han-hemenka zenbait aztarna aurkitu baino askoz gehiago ezin dugun oraingoz.
Erdi Arotik datorkigun Aymeri Picanden “Hiztegi]]txoa” erromes arrotzari gure herritik igarotzean hemengoekin elkar ulertzeak sortu zizkion buruhausteen lekuko da.Latina zekien batez baliatu zen euskararen sekretuak arakatzeko, nahiz eta euskaldunoi zigun higuina lagungarri ez ezik, traba eta eragozpen zitzaizkion egiteke horretan.
Bestalde, eta garai beretsuetan, jakina da Nafarroako Erresumako auzitegietan beti izan zirela interpretariak, eta Foru eta ordenantzak gaztelaniaz idatzirik egoteak ez du esan nahi bultzakideen hizkuntza derrigor gaztelania zenik, eztabaidak euskaraz egiten ziren eta idazkariek transkribatu eta erdaraz idazten zituzten esanak artxibategietan hala gera zitezen.
Euskal itzlpen historiaren hasiera 1571n ezarri behar da, Joannes Leizarragaren “Iesus Christ, gure lanaren testamendu berria-rekin”.Han dakagu itzulpengintzaren lehenengo aroa.
Bigarren aroa, katolikoek Kontra Erreformari ekin eta erlijio-krisia gainditzearen ondorioz sortzen den literatura aszetiko euskaratuak eratzen du, Materre, Etxeberri, Haranburu…itzultzaileak nabarmentzen hasita zeuden, hurrengo alditik aurrerantz, Euskal Herriaren parte horrek pixkanaka hartuko zuen erabateko indarraren aitzindari gisa.
Hirugarren aroa Larramendiren eraginpean sortzen da.
Laugarren aroa, XIX.mendearen azken aldera eta foruen galeraren eraginpean hasten da, joera herritarreko itzulpengintzaileekin, horien artean Arrue, Joxe Ignazio Arana…
Bostgarren eta azken aroa, 70eko hamarkada eta euskararen batze prozesuarekin hasten dena, Itzultzaile Eskolaren sorrerarekin gotortu eta “Euskal Itzulpengintza modernoa” dei genezakeena eratuz 80ko hamarkada osoan zehar hedatzen da, eta alor horretan ematen diren profesionalizazioranzko urratsak ditu ezaugarri nagusi.
Euskal itzulpengintzaren garapenari bagagozkio, aipatu ditugun azkeneko 5. Eta 6. Aro bi hauek ditugu, beste zenbait herrialdeetan bezala, hitzez hitzeko, zentzuzko eta librea deritzon itzulpenjoerak gainditu eta bateratuz, itzulpen integral edo egokirako oinarriak finkatu dituztenak, nazioarte mailan gero eta homologarriagoa denaren ildotik.
Ohargarria da itzulpengintzaren prozesu hori euskararen bateratzearenarekin nola joan den parez pare ikustea, lehenik Azkuek proposatutako “Gipuzkera osotuaren” bidetik, eta ondoren euskara batuarenetik klasikoen altxorra berrezkuratu purismoaren zurrunkeriak malgutu eta europar prosaren ezaugarriak bereganatuz.
Normalean itzulpengintzari dagokionez, erabili izan diren metodorik arruntenak zerakoak izan dira: Itzultzaileen bitartekoa (hitz idatzia) eta interpreten araberakoa (ahozkoa).
Euskal Herriko adibidea ikusita, jakin badakigu itzulpengintza ez dela gaur egungo haria.Mundu mailako negozioetan, gobernu desberdineko hizlariak elkarrekin mintxo zitezen, interprete bat eraman ohi zuten komunikazioa erreztekotan.
Egun, ingelesez jarduten ez duten herrialdeek, burumakur sartzen dira itzulpengintzaren munduan, hizkuntzen arteko mugak apurtu nahian eta ingelesezko nibel altua berreskuratzekotan.J.E.I.D.A.(Japan Electronic Industry Development Association), ateratako datuen arabera, Japonen ateratako itzulpengintzaren inguruko idazkiak, %84,4 ingelesara itzuliak izn ziren.
New York Times estimatzen duen arabera, merkatuak 20$bilioi gutxi gora behera destinatu zituen itzulpengintza arloan 1984an, eta zifra hori, urtero %20 handitzen da.
Iraganean, hizkuntza zerbitzuak garrantzitsuak baziren, gaur egun gehiago.Gaur egungo informatizatutako gizartean, hizkuntza zerbitzuak biziki aldatzen doaz.Ekoizleek, baliozko materiala edo informazioa azkar berrezkuratu nahi eta behar dute milioika informazio liburuetatik.
Baina itzulpengintzan jarduteko, beste hainbat eta hainbat alorretan gertatzen den era berean, hainbat pausu jarraitu behar dira, arautegi bat alegia.Itzulpengintzaren arloa ez da librea, ezin dezake edonor bertan aritu.Arautegi konplexu eta luze bat jarraitu behar da, ez soilik jarraitu, jarraitu ez ezik bete ere egin behar da, izan ere, bete ezean, legeak izunen bitartez penatu ahal izango du.
Itzulpengintzari dagokionez, hiru multzitan banaturik daude arauak: Normeei dagokionez,bitartekaritza eta kalitatezko kontroleei buruzkoa.Hainbat arau topatuz gero; hauexek dira batik bat garrantzitsuenetarikoak:
NORMATIBARI DAGOKIONEZ:
-Sozio edo ekoizle bakoitza egin eta jarraitu behar izango ditu irizpen propio batzuk, zeintzuk itzulpenak kalitatez bermatuko dituztenak.
-Irizpen hauek, sin egin beharko dute; estruktura,egitura,esanahi eta terminologiari dagokionez; hasierako testu edo egitaraua eta dagokion itzulpena erabat berdinak direla.
BITARTIKARITZARI DAGOKIONEZ:
-Sozio edo ekoizle bakoitza zuzendari tekniko bana izan beharko du, tituloduna, eta gutxienez 3 urteko esperientzia daukana itzulpengintza zein interpretagintza alorrean.
-Sozio edo ekoizle bakoitza puntazko kualifikapen teknikoa daukan talde bana izan beharko du, edozein zerbitzu motarako, eta edozein hizkuntza interpretatzeko gai direnak.
-Zerbitzuak subkontratatzekotan, itzulpengile zein interpretalari profesionalekin egingo du.Itzuli beharrezko hizkuntza ama hizkuntza izatekotan hobe.
-Era berean, sozio edo ekoizle bakoitza behar izango dituen medio zein bitartekariak prest izan beharko ditu; eskeintzen dituen zerbitsu guztien kalitatea bermatzeko.
KALITATEZKO KONTROLEEI DAGOKIONEZ:
Sozio edo ekoizle bakoitza, berrepasatu behar izango ditu (minimoz aldi batez) egindako itzulpen guztiak.Erabilitako medio mekanikoak zein itzulitako pertsona edo pertsonek, bereiziz.
-Beharrezko kontrol guztiak erabiliko dira, enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak bermatzeko.
BIBLIOGRAFIA
-O´HAGAN, Minoko: “The coming industry of teletranslation” Ed.MULTILINGUAL MATTERS.120pag.1st edic.1996
-MENDIGUREN,Xabier: “Euskal itzulpengintzaren historio laburra”
-www.act.es
Egilea:Estitxu San Vicente













